Lyrics

Hauskor gabiltza gauetan
itsas ertzeko bidetik
Zilar diren lur hauetan.
Ezinaren urratsetik.
Hauskor gabiltza gauetan.
Zilar diren lur hauetan
Suntsituko dira bihar
Gure bide ezagunak
Eta orduan bi izar
Piztuko ditu hagunak
Zerotik abiatuko gara
Deus ez bageneki bezala
Euriz galernaz bakartasunaz
Deus ez bageneki bezala
Orainaz eta etorkizunaz.
Hatsa
Har
Dezagun
Sasoiak zurrun dabiltza
Uda eta negurik gabe
Egunak husten dabiltza
Minutu garratzik gabe.
Belardi hezearen erdian
Zuhaitz biluzi bat
Ikusten da
Laino pean.
Zuhaitz mehar hori
Zu zara,
Zuhaitz mehar hori
Ni naiz,
Zuhaitz mehar hori
Gu gara
Haizeen jostailu
Bizitza desio
Dudaren ur xorta
Zerotik abiatuko gara
Gurbil eta isil
Zerotik abiatuko gara
Kantu baten melodía
Xuxurlatuz
Zerotik abiatuko gara
Beste hauturik
ez delako.
Written by: Beñat Achiary, Itxaro Borda, Julen Achiary, Oihan Oliarj-Ines
instagramSharePathic_arrow_out