Lyrics

Begirada bat kalean
bi hitz itsusiren artean.
Irrifarre konplize bat
hitz-joko basati bati.
Nire izanik ez karteletan,
nire izenik ez papeletan.
Eta esan dezagun argi,
ez zarela behar beste egiten ari.
Ez esan baietz.
Ez esan baietz.
Ez esan baietz.
Legedi berriak idatziko ditut azaletan,
behintzat irakur ditzazun biluzten nauzunetan.
Aginteak men egiten dizunetan,
aurkituko nauzu hemen, izango naiz kemen.
Ukitzen den gorputz oro, mintzen den bihotz oro da nirea.
Ustelduko zaitut libratzen zaituzten kartzeletan.
Ustelduko zaitut libratzen zaituzten kartzeletan.
Amaitu da ehiza,
luzeegia da zure krimenen geriza.
Bizi nahi dut libre
zure legeen kontra,
zure usteen kontra.
Legedi berriak idatziko ditut azaletan,
behintzat irakur ditzazun biluzten nauzunetan.
Aginteak men egiten dizunetan,
aurkituko nauzu hemen, izango naiz kemen.
Bizi nahi dut libre.
Bizi nahi dut libre.
Bizi nahi dut libre.
Bizi nahi dut libre.
Bizi nahi dut libre.
Libre.
Written by: Izaro Andres
instagramSharePathic_arrow_out