Lyrics

Beti itzultzen gara
egunerokora
ez da beste
lekurik guretzat.
Batzuetan
gertatzen da
ezbeharren bat
eta ematen du kolpez dena
lotu eta
ez dela abiatuko.
Hasieran ordubetez,
ondoren egun osoz,
astebetez, hilabetez,
eta gero urte osoz
azkenean kontzientzian
ez da ezbeharraren
itzal bat baizik geratzen
hala ere, ematen du
ez dela abiatuko.
Bizitza aurrera doa
etengabe,
baita harrizkoa
dirudienean ere.
Biharamunean
jantzi, kalera irten,
eta pixkanaka eginbehar hutsalenek
gertaera ezabatzen dute.
Hasieran ordubetez,
ondoren egun osoz,
astebetez, hilabetez,
eta gero urte osoz
azkenean kontzientzian
ez da ezbeharraren
itzal bat baizik geratzen
hala ere, ematen du
ez dela abiatuko.
Written by: Bernardo Atxaga, Eñaut Elorrieta
instagramSharePathic_arrow_out