Lyrics

Batzuk sorlekutik urrun
hiltzen dira derrigor
hilkutxa batzuk sehaskatik
urrun dira ehortziko.
Ni ez naiz Igorretan hilko,
hareatzan eroriko naiz
gerrako geziak lez.
Selban hobiratuko naute,
lehengusu eta lagunen
gutunez estalirik.
Haizeak gure errautsak
eramango ditu,
beste hizkuntzaz mintzo diren
ezpainetaraino.
Gure aitaren etxeak
zutik iraunen du
gu gabe.
Written by: Eñaut Elorrieta, Joseba Sarrionandia
instagramSharePathic_arrow_out