Lyrics

Ezer bukatu gabe
hasten denean dena
zail egiten da agur esatea
hurbil da itsasertza
aurrekoen azken hatsa
gero eta ozenago entzuten da
izan gintezen eraitsi ziren.
eraisten naiz izan daitezen
Ezer bukatu gabe
hasten denean dena
banarama atzekoen bultzadak
ez da dena gertatu
behin amestu bezela
hondartzan pausatzeko ordua da
izan gintezen eraitsi ziren
eraisten naiz izan daitezen
nekea eta desira
aparretan nahastu dira
orain zerura begira
argi ilunak ikusten dira
Written by: Eñaut Elorrieta
instagramSharePathic_arrow_out